Udan bete-betean sartuta gaude dagoeneko, eta guk ere amaiera eman diogu kurtsoari! Jada amaitu ditugu larunbatetako bilerak, abenturak eta jolasak. Guzti honi agur esateko, duela aste pare bat merendola egin genuen Ategon adar guztiek elkarrekin, urteroko moduan. Han elkartu ginen haur, gazte eta monitoreak, eta eguraldi ona egiten zuela aprobetxatuta, kalean jolasean aritu ginen aurrena. Semaforoa, pañuelitoa, muxu-plakaje... gosea sortzeko primerako jolasak! Eta ondoren, haur eta gazteei gehien gustatzen zaiena: Ategoko atea ireki, eta mahai gainean sekulako janari, edari eta litxarkeria pila! Bat baino gehiagok ezingo zuen afaldu ere egin gau hartan...
Eta urtean zeharreko guztiari amaieratxoa eman eta kanpaldirako motoreak berotzen hasteko, lehengo ostiralean Irla Eguna ospatu genuen! Aratz eta Iruzun taldeetakoak goizean Donostiako kaian elkartu, txalupa hartu eta Santa Klarara abiatu ginen, egunpasa. Hasieran eguraldiak ez zuen itxura onik, baina azkenean sekulako eguna geratu zitzaigun! Egun osoa krema ematen pasa behar izan genuen, halakoa zen eguzkia... Aurkezpen jolas batzuk egin ondoren, irlako beheko partera joan eta han ibili ginen igerian, jolasean, eguzkitan etzanda, karramarro bila... Eguerdi partean berriro goiko aldera joan, bazkaldu, eta arratsean berriro behera! Gabarroira joan igerian, siestatxoa bota, marearen igoerarekin jolastu... bazirudien urtetan ez genuela hondartza bat zapaldu, horren ondo pasa genuen! Arratsean berriro txalupa hartu, kaira itzuli eta izozki eder bat jan genuen bakoitzak, eguna amaitzeko.
Orain hasi denak prestatzen, hurrengoa kanpaldia izango baita! Kontuz Leza de Río Leza, segituan han gara eta!
Pasa den igandean, azkarrek ibilalditxo polit bat egin zuten. Kurtsoari amaiera emateko elkarrekin plan politen bat egiteko gogoarekin zebiltzan, eta egunpasa bat egitea erabaki zute. Hasierako plana Pasaiako elkarte batean bazkaldu eta Jaizkibel zertxobait ezagutzea bazen ere, azken momentuan plan alternatiboa egin zuten, egoerak hala behartuta. Beraz, bakoitzak bere motxila eta bokadiloa hartu eta goizean Ategon elkartu ziren, egun polita pasatzeko asmotan. Ategorrieta atzetik Sagues aldera jo eta Uliako aterpetxe ingurura igo ziren oinez. Handik, Herri Ametsa ikastolaruntz abiatu ziren. Bertan gainera kurtso amaierako festa ari ziren ospatzen, eta Aratzeko beste zenbait kide topatu zituzten bertan, momentu hartan dantzan ari ziren haurrak ikusten ari zirela. Ondoren, itsasaldeko bidea hartu eta La Platako itsasargiraino joan ziren, paisaia paregabea begien aurrean zutela. Itsasargi inguruan dauden mahai batzuetan geldialditxoa egin zuten bazkaltzeko, etxetik eramandako bokadiloak. Baten batek eskertu zuen, bide guztia kexaka eman baitzuen, koxkorrak baino alferrago... Bazkalostean Pasai San Pedrora jeitsi ziren, eta bertatik Ategorrietara itzuli ziren, Trintxerpe eta Bidebieta atzean utzita. Ategoko sofatan bota ondoren, proiektorea martxan jarri eta zine sesio ederra egin zuten eguna lasai-lasai amaitzeko. Adar osoa agertu ez zen arren, plan polita egin zuten ikasturtea amaitzeko!
Dagoeneko igaro dira aste batzuk, baina Aste Santuan eskapadatxoa egin genuen Gaintzara! Ohiko moduan, Aratz osoa elkartu ginen hara joateko. Donostian trena hartu ondoren, Ordiziatik oinez abiatu ginen aldapan gora Gaintzaruntz. Bidea ez zen gogorra, baina bai luzea ordea, eta batek baino gehiagok eskertu zuten motxila igotzeko sherpa zerbitzu inprobisatua. Hala ere, eguerdirako denok herrian ginen, aterpea ezagutu eta bakoitzaren litera aukeratzeko prest!
Lehen eta azken egunetan euri pittin bat bota zigun arren, eguraldi nahiko ederra eduki genuen irteeran zehar. Gainera, hango parajea eta bistak ikusgarriak dira! Goizean goiz esnatu eta Txindoki behelaino pixka batekin ikustea eguzkia ateratzen ari den bitartean, kriston ikuskizuna da! Irteeran zehar adar bakoitzak bere ekintzak eraman zituen aurrera; ingurua ezagutzeko irteeratxoa, sukaldaritza tailerra (egindako hojaldreak goxo-goxoak zeuden, nahiz eta baten batek hortzak garbitzeko balio zezakeen), aterpe ondoko frontoia aprobetxatuta kirol pixkatxo bat, proba-jolasak... Gainera, etxeak badu Txindoki aldera ematen duen galeria bat sofa eder batzuekin, eta han hizketan eta gitarra joaz ere ordu batzuk eman genituen.
Bitxiena, nola ez, Talde Egunean gertatu zen. Esnatu eta bapatean Erdi Aroan ginera konturatu ginen! Hala, gure garaira itzultzeko herritik zehar zebiltzan pertsonaiekin harremanetan jarri behar izan genuen; errementaria, bufoia, erromesa, garbitzailea, nekazaria, zalduna... Hala ere, kontu handia eduki behar zen, Inkisizioa ere handikan baitzebilen, guztioi zelatan! Hala ere, frontoian ospatu zen feria batean parte hartu eta dibertitzeko aukera ez zigun kendu honek. Han gure abilezia erakutsi behar izan genuen; punteria, lasterketarako gaitasuna, erreflexuak... denetik pixka bat. Amaitzeko, gauean akelarre eder bat ospatu, eta bertan egindako sorginkeriei esker, gure arora itzuli ahal izan genuen.
Ihauterietan bete-betean gaude sartuta, eta Aratzen ere ospatu ditugu! Gainera ohitura zaharrak berreskuratu ditugu, eta garai batean egiten genuen moduan, aurten Txuri-Urdin Izotz Jauregira joan gera adar guztiak elkarrekin, izotz gainean patinatzera! Monitoreok Asterix eta Obelixen komikietako pertsonaietaz jantzita azaldu gara; han ziren patinatzen Asterix eta Obelix, Abraracurcix, Panoramix, Asuranceturix, Esautomatix, Ordenalfabetix eta Falbala! Honetaz gain, munstroak, zenbait mimo, emakume titi-handiak, super-heroiren bat, mantangorriak, Kiss taldeko abeslaria, turistaren bat, hinduren bat... denetik elkartu ginen patinatzeko! Erorketa ugari (ezer graberik ez, hala ere), abilezia handiko patinatzaileak, izkinetik aldentzen ez ziren hasiberriak... eta kriston giro polita! Datorren urtean gehiago eta hobeto! Gora Ihauteriak!
Dagoeneko hilabete osoa pasa da gabonetako irteera egin genuenetik! Aurtengo abenduan Askizura joan ginen, Zumaia eta Getaria arteko auzoa, lau egun paregabe igarotzekotan. Lehen egunean paseotxo eder bat egin genuen euripean blai aterpera heldu arte, baina kriston goxotasuna nabaritu genuen bertara sartu, arropa lehorra jantzi eta gelatan instalatu ginenean. Gainera, hurrengo egunetan eguzki ederra izan genuen lagun, primeran hortaz. Ingurua izugarri polita zen, zelai, mahasti eta txakolindegiz inguratua, eta itsaso zabala ikusten zela. Koxkorrek ingurua ezagutu eta goiza pasatzeko txango polit bat ere egin zuten, eguraldia aprobetxatuta. Gainerako adarrek jolasak, tailerrak, kirola, sukaldean postreren bat... denetik egin zuten. Bazkalostean siesta ederrak ere bota genituen, denok elkarrekin saloian gitarra hotsa entzunaz. Aterpe ondoan, gainera, frontoi bat genuen futbolean, eskupilotan, palan edo beste edozer gauzetan aritzeko, ondo aprobetxatu genuen.
Baina onena Talde Eguna izan zen, nola ez. Izan ere, Askizuko Festak antolatu genituen! Goizean, gosaldu ondoren, koadrila bakoitzak bere blusa egin zuen festetan parte hartzeko. Pregoia irakurri eta txupinazoa bota ostean, koadrila jeitsiera egin zen herritik zehar, txikitixaren soinupean eta bidetik jolas ugari eginaz; arraultza jaurtiketa, irrintzi leihaketa, ur-jolasak, makil-erreleboak etab. Txikitixa eta panderoarekin kalejira ederrak egin eta herri osoa girotu genuen! Eguerdian herri-bazkaria egin genuen kalean, paella ederra janaz. Eta arratsean, herri-kirol leihaketa eduki genuen koadrilaka, noiz behinka azaltzen ziren buruhandiek lagunduta; sokatira, lokots bilketa, pilota partidak... Sokamuturra ere antolatu genuen herriko plazan! Festak amaitzeko, afalostean berbena izan genuen aterpe barruan, denok abesten eta dantzan jarri gintuen talde batek girotuta. Askizun ez zen sekula halako girorik egon, ezta benetako festetan ere!
Betiko moduan, irteera paregabea izan zen abendukoa. Hurrengoa, Aste Santuan!
Bloga aspaldian abandonatu xamar egon den arren, honek ez du esan nahi Aratz martxan ez dagoenik! Aspaldian hasi genuen kurtsoa, Urria hasieran. Honetarako egun batzuetako irteeratxoa egin genuen Urnietara, azken urteotan ia ohitura bilakatu dena. Normalean baina egun gutxiago igaro genituen han, aurten Urrian ez baita zubirik egon eta ikastolak ezin izan genituen konbentzitu aratzkide guztioi jaiegunen bat emateko. Pena. Hala, 4 egunetakoa beharrean 3 egunetakoa izan zen kurtso hasierako irteera, baina izugarri ondo aprobetxatu genituen egun hauek! Eguraldia gainera primerakoa izan zen, gozada bat. Haur eta gazte berriei ongietorria eman eta taldea aurkeztu ondoren, adar bakoitzak irteera hau pittin bat kokatzeko erabili zuen, haur ugari pasa baitziren beste adar batetara, adina zela eta. Hala, adar bakoitzaren funtzionamendua azaltzeko jolasak egin ziren nagusiki. Mahai jokoak, froga jolasak, kirolak... denetik eduki genuen. Gaubelak ere ederrak izan ziren, dantza, kantu, antzerki eta abarrekin. Ondoko baserriko animaliek ere bixita ugari eduki zituzten, koxkorren aldetik batez ere.
Kurtsoa aspaldian jarri genuen martxan, beraz. Gainera dagoeneko hiruilekoa amaitzen ari zaigu, eta segituan egingo dugu hurrengo irteera, gabonetakoa (oraingoan 4 egunekoa, behar den moduan!). Bloga ez mugitzeak ez zuen esan nahi Aratz mugitzen ez denik, hortaz! Martxan gara!
Kaixo ama, kaixo aita, kaixo anaia edo arreba, kaixo laguna:
Itzuli naiz aurtengo kanpalditik! Leher eginda nago, eta ziur aski Abuztu osoan zehar azalduko dira kanpaldiko arrastoak dutxan, baina izugarri ondo pasa det Matallana de Toríon! Pentsatzen det zuri luzeak egingo zitzaizkizula 20 egun, baina neri motz-motza egin zait! Gero eta arropa garbi gutxiago nuelako bakarrik konturatzen nintzen kanpa aurrera zihoala...
Eguraldia, orokorrean oso ona. Ekaitzen batek harrapatu nau, baina ez da ezer serioa izan. Ez dezu ikusten ze moreno nagoen? Egun guztia eguzkitan, bainujantzia besterik ez det erabili! Hori bai, gauetan hotza, e! Ondokoari ondo pegatutaegin det lo, bestela ezin zen eta!
Kanpa kriston polita zen. Beti bezela, erreka bertan zegoen. Gainera aurten justo kanpan urjauzi txiki bat zegoen, eta handik saltoka ibili naiz, bainatzeko. Monitoreek ez zidaten buruz botatzen uzten (kriston sosoak dira), baino bueno. Fijatzen ez zirenean botatzen nintzen. Baino onena izan da, aurten kanpa ondoan herriko igerilekua zegoela! Egun batzutan hara joaten ginen, dutxatzeko batez ere. Komuna eta guzti, kriston lujoa! Ez dakizu zer den letrinan kaka egin beharra... Batez ere 10. egunetik aurrera edo horrela, ze jendeak ez du oso ondo apuntatzen, eta papera ere ez du barrura botatzen askotan... ajjj!!
Lehenengo gaubela igerileku ondoko pabelloian izan zen. Bueno, gaubela edo horrelako zerbait. Herriko tipo bat etorri zen kanpara, eta monitoreei esan zien gauean han kontzertu bat egongo zela, gonbidatuta geundela. Eta afaldu ondoren denok joan ginen “kontzertua” ikustera. Publiko moduan ez zegoen ia inor (guztira 8 pertsona edo), eta musika jotzen zutenak (Banana Folk edo horrelako zerbait zuten izena) Leon osoko kolgatuenak ziren! Hiru tipo, danbolin moduko bat, eskusoinua eta gaita jotzen, kriston musika arraroa egiten. Gainera, bapatean hasi ziren esaten ea noizbait pentsatu genuen platanoak ze gizajoak ziren, ezin zutelako elkarren artean liatu, puntak txokatzen zirelako (toma ya!). Gero, bi abestiren artean platano batzuk ere banatu zizkiguten (eskertu genizkien, ze afaldu genuenarekin...). Nahiko panorama surrealista, ikusten dezun moduan. Gauza pixkat alaitzeko kalejira batzuk inprobisatu genituen, ze erremedio... A, justo koxkor baten urtemuga zen, eta “zorionak zuri” jo ziguten Banana Folk-ekoek. Detaile polita, egia esan. Total, bukatzeko “Platanoen Eskubideen Pasodoblea” jo ziguten hippie folkloriko haiek, eta kanpara bueltatu ginen lo egitera. Surrealista zeharo.
Beste gaubelak normalak izan dira; batzutan gitarrekin abesti eta dantzak, gauren batean jolasen bat ere egin degu (tipikoak, tren txu-txu eta horrelakoak), eta gau baten telebista saio moduko bat egin genuen, abesti eta musika lehiaketa antzerako bat (kriston aurkezle-trabesti ederra eduki genuen). Txaskarrilloak, abestiak, antzerkiak... betiko moduan.
Eta gero, lotara joaterakoan ere, beti zegoen zerbait; pasta botatzera zetorrela norbait, zakuan zapo bat topatzen zenuela, dendako makilak kendu eta gainera botatzen zizutela... Beti alerta egon behar!
Egunak beti bezela, gozada bat. Lehenengo egunetan, nola San Ferminak ziren oraindik, entzierroa egiten genuen gosaldu aurretik; monitoreen denda aurrean “A San Fermin pedimos” abesten genuen, eta hauek esnatu berri eta oraindik zer gertatzen zen oraindik oso ondo ez zekitela zezenak balira bezela ateratzen ziren dendatik, gure atzetik. Baino oso zombi egoten ziren oraindik, eta ez gintuzten ia harrapatzen. San Ferminetako azken egunean “Pobre de mí” eta guzti abestu genuen.
Gero, 10ak aldera (normalean pixkat beranduxeago), gosaria. Gero fregatu, eta monitoreei okurritzen zitzaienean, goizeko ekintza. Bueno, koxkorrak lehenengo “egunondora” joaten ziren; zuhaitz batetik eguneko programaketa jaisten zuten. Hippie eguna, eskaut eguna eta horrelakoak egin dituzte. Hoberena, España eguna izan da: kanparen erdian Espainiako kriston bandera eduki genuen jarrita, sebillanak, kordobesak eta zezen plaza inprobisatu batean korrida eta guzti eduki genuen. Kanpa guztia globo hori-gorriz beteta egon zen!
Parkouta ere egin degu aurten, nola ez. Lokatzetan abdominalak, potinjea, fregaderoan sartu, lurretik arrastaka ibili, errekan sartu, korrika joan alde batetik bestera... en fin, kriston zerrikeria, baina guay dago.
A, “apustu eguna” egin degu aurten! Monitoreek objektu lista bat eman, eta taldeka herrian lortu behar genituen. Goardia Zibilaren kuarteleko bandera eta guzti eraman genien monitoreei! Flipatu egin zuten! Jajaja. Bisbalen posterrak, udaletxeko Leoneko bandera, txaleko reflektanteak, arrautza bat kaiola batean, bizikleta kamarak... denetik lortu genuen! Herriko jendea izugarri jatorra, pilo bat lagundu ziguten egun hartan.
Betiko egun bereziak ere egin ditugu; Sukaldaritza eguna (kriston menuak prestatu genizkien monitoreei, ez dira kejatuko!!), Adarren eguna, Basati eguna, Superbibentzia eta Raid-a (superbibentzian izugarri ondo tratatu gintuzten inguruko herrietan, kriston pila jan genuen eta lana egin beharrik gabe!)... Urteroko gauzak.
Bestela, egun normalak ere gozada bat. Pista-jolasen bat, tailerrak, masaje sesioak, body painting, bainuak errekan eta igerilekuan, bandera jolasak, beisbol eta futbol partidu erraldoiak (aratz guztia batera), gitarrarekin abestu, siestak (trebeek tenis sare batzuekin kriston hamakak egin zituzten!), arropa tintatu, ilea tintatu eta moztu... denetik, beti bezela!
Ruta kristona izan degu, oso zona polita zen. Picos de Europa ondoan geunden, eta kriston mendi ederrak zeuden inguruan. Desfiladero estuetatik pasa gera, haran zabaletatik ibili gera, mendi porturen bat ere igo degu... A, eta Valporquero-ko kobazuloak bixitatu genituen. Kriston kobazulo handiak dira,azalpenak ematen zituen tipoak esan zuen espainia mailan, bixitariei irekita dauden handienak direla. Ikusgarriak dira egian esan, denok flipatzen egon ginen bixitak irauten zuen denboran. Beste egun batean artzai bat ere ezagutu genuen, kriston ardi pila zituena, eta istorio polit batzuk kontatu zizkigun bidetik. Oso pertsonaia bitxia.
Lo egiteko betiko moduan; eliz atariak, frontoiren bat, etxeren bat ere utzi ziguten herriren batean, polikiroldegiren bat... oso ondo tratatu gaituzte herri guztietan.
Eta kanpa amaitzeko, beti bezela, azken egunean Talde Eguna! Aurten Aratzen 30. urteurrenaren ingurukoa izan da. Eta nola ez, Italia-Abisinia ere egin degu! Badakizu, denak txuriz jantzita guapo-guapo jolasean hasi, lokatzetan borrokan aritu eta amaieran denok goitik behera zerri eginda amaitu! Izugarria da!!
Gaubelan antzerki bereziak egin genituen, takotea jan eta adar paseak egin ziren. Beraz tokatzen zaienak datorren urtean beste adar batetan egongo dira.
Azkeneko egunean dena jaso genuen, autobusa hartu eta denok erdi lo, melankoliko eta triste, etxerako buelta egin genuen. Hurrengo kanpara joateko gogoarekin nago dagoeneko!!
Lehengo astean, Santa Klara uhartea piratek hartu zuten! Asteazken goizean marinel ugari ikusi zituzten donostiarrek hiriko portuan. Euren artean zenbait itxuragaizto zeuden, aurpegian orbainak eta besoetan tatuajeak zituztenak. Hauek gainontzeko marinel gazteak gidatzen zituztela zirudien, egin beharrekoa esaten baitzuten. Lau taldetan, marinel hauek Urgull mendira igo ziren lehenbizi, eta han Santa Klara uharteko mapa topatu zuten, zenbait puntu gorriz markatuta zituena. Itxuraz pirata izateko probak gainditu behar zituzten, eta honetarako portuan txalupa hartu, eta irlara abiatu ziren.
Irlara heldutakoan, talde bakoitzak bere aldetik uharteko piratak bilatu zituen maparen laguntzarekin. Pirata hauekin zenbait proba bete behar izan zituzten beren balioa eta ausardia erakusteko: pirata bandera bat diseinatu behar izan zuten, uretan zeuden botila batzuk erreskatatu behar izan zituzte, hieroglifiko zailak interpretatu, mezu ezkutuak deszifratu, pirata dantzak egin... eta hala, azkenean altxorraren kokalekua erakusten zuen pergamino zaharra irakurri ahal izan zuten. Bertan jartzen zituen argibideak jarraituta, puntu konkretu batera heldu, lurra zulatzen hasi, eta Santa Klarako piraten altxorra topatu zuten! Munduko pirata maltzurrenen arteko kide bilakatu ziren hala marinel gazte haiek!
Ospatzeko, denek elkarrekin bazkari ederra egin zuten eguzkitan, eta arratsaldean uretan jolasean aritu ziren, hurrengo abordaia eta lapurretak planifikatu bitartean...
Eguraldiak kontrakoa erakusten digun arren, uda hemen omen dugu jada. Klaseak amaitzen edo amaituta, batzuek selektibitatea ere egin dute, baten bat errekuperaketak egiten arituko da (animo!)... eta Aratzen ere amaitzen ari zaigu kurtsoa. Bukatu ditugu larunbatetako bilerak, eta hauei amaiera borobila emateko, urtero egiten dugun moduan, Ategon merendola eder bat egin genuen larunbatean, adar guztiek elkarrekin.
Bitxikeria handiena eguraldia izan zen, eguzkia eduki baikenuen! Hau da hau! Aprobetxatzeko, kalean aritu ginen jolasean. Ategorrietako frontoia okupatua zegoen, pala partiduak baitzeuden, eta alboko parke batera joan ginen jolasera. Hasteko, aurkezpen jolasen bat egin genuen, aurten haur berri asko sartu baitira taldera, eta adar desberdinetakoek ez zuten elkar ezagutzen. A, eta monitora berri bat ere azaldu zen, Ane! Ongi etorri! Ondoren, hainbat jolas egin genituen: muxu-stop jolasean aritu ginen, bikoteka dantzan kopetarekin intxaur bat eutsita, oinetan lotutako globoak lehertzeko txapelketa antolatu genuen, sokatiran ere aritu ginen ederki izerditu arte... eta ondoren, indarra berreskuratzeko, Ategora itzuli ginen meriendatzera. Bertan etxe barruan eta kanpoan egon ginen hizketan, jaten, jolasean, kotilleoan... eta ikasturtean egindakoa gogoratzen ere bai, nostalgiko xamar.
Hala ere ez tristetu, oraindik hoberena geratzen zaigu eta! Datorren astean Irla Eguna, eta uztailan kanpaldia! Hasi pentsatzen beraz motxilatan zer sartu, aurten gainera 20 egunetarako joango gara eta! Datorren astera arte, Aratz!