2011/12/09

BUELTAN. Aratz hemen da berriz!!


Urriaren 14ean Urnietara irteera egin genuen, kurtso berriari hasiera emateko, haur eta monitore berriei ongietorria emateko eta elkar ezagutzeko.

Aurreko urteko bost trebeetatik, lau, monitore taldera pasa dira gogo askorekin. Hauekin eta joan diren monitoreekin, aurten 17 gara.


Irteera guztietan bezala, Talde Eguna egin genuen baina, egun gutxiago zirela eta, bakarrik larunbateko arratsaldea eta gaubela iraun zuen. Gaur egun Zentral Nuklearrekin dagoen gatazka dela eta, Urnietako etxea zentral nuklear batean bihurtu genuen, umeei arazoari buruz kontzientziatzeko.

Taldeetan banatu genituen Turistak zirela esanez, batzuk "Enpresarioak" ziren, bete batzuk "Jubilatuak", "Txinatarrak" ere han zeuden eta nola ez "Ikasleak". Bat-batean zentral nuklearrean lan egiten zuen neska panpox bat azaldu zen eta instalazioak erakutsi ondoren, bideo informatibo bat jarri zien. Bideoa bukatzen ari zenean sirena bat entzun zuten, orduan langileak maskarilak banatu eta beraien zeregina azaldu zieten:

"Ezbehar bat gertatu da. Hau konpontzeko zuen laguntza behar dugu. Bi ordu dituzue sektore guztietatik pasatzeko eta barruan dauden frogak gainditu ondoren atea isteko. Laguntzaile bat duzue talde bakoitzerako, zentralaren mapa duena"

Denen lasaitasunerako, talde guztiak kutsatu gabe atera ziren. Gaiarekin jarraitzeko, gaubelan, bai umeak eta bai guk antzerkiak egin genituen. Denak desberdinak izan ziren arren, guztiekin ondo pasa genuen.

Hilabete bat pasa da Irteera hau egin genuenetik. Aurreko larunbatean bezala, honetan ere ikusiko gara elkar ondo pasatzeko. Oraingoz dena primeran doa, aurreikuspen asko ditugu aurtengo urterako eta espero dugu haurrak orain arte bezain gustora etortzen jarraitzea.

Laster arte!!!!