2012/01/12

Gabonak Belabaratzen

URTE BERRI ON GUZTIOI!

Espero dugu oso ondo pasa izana eguberriak, guk ere oso ondo pasa izan ditugu eta.
 
Aurreko 26tik 29ra Gabonetako irteeran Belabaratzen (Orereta) egon ginen. Ohiko moduan, Aratz osoa elkartu ginen hara joateko. Donostian trena hartu ondoren, Oreretatik oinez abiatu ginen aldapan gora Belararatzera. 

Behin han ginela, lasai-lasai bazkaldu genuen. Irteera osoan zehar aktibitate asko egin genituen: Sukaldaritza tailerra (txokolatea eta erroskilak), zirkoaren mundua ezagutu genuen, zine saioa, ibilalditxo bat San Markosera…

Talde egunean, Mari Domingi eta Olentzero bisitan etorri ziren Asolot izeneko herrira. Hango biztanleak zaharrak ziren eta gabonetako espiritua gaduta zuten. Olentzerok eta Mari Domingik laguntza eskatu ziguten Asoloten gabonak berpizteko. 
 
Etxe asko zeudenez, taldeka banatu ginen etxez etxe joateko. Ohitura den bezala, ateak irekitzeko gabonetako-kantak abestu genituen. Behin barruan ginela, etxeko jabeak zeregin bat egiteko eskatzen zigun, horren truke puntu batzuk ematen zizkigun subasta batean parte hartzeko.

Bazkaldu aurretik subastan, afarirako osagai goxuak lortu genituen, txaka, patea, urdaiazpikoa, atuna, artoa, gulak… hori bai ezustea gurea!!!! Mmmm ze ona zegoen dena!


Arratsaldean, Oreretako ikastolako zelaira joan ginen gabonetako pinuak apaintzera, baina ez pentsa zuhaitz arruntak zirenik, mugitu egiten ziren eta gu beraien atzetik korrika joan behar ginen. Bukatzeko etxera bueltatu ginen eta bertan, bi pinu ezkutatuta zeudela esan zigun Olentzerok. Bilatu eta azkeneko apaingarria itsatsi genien. Apaingarri gehien jarri zituen taldeak, opari handienak lortu zituen, baina lasai, denek genuen bat bakoitzarentzat. Irekitzeko orduan, papera puskatu eta, a ze nolako sorpresa, ez zegoen ezer!!! INUZENTEEEE INUZENTEEEE!!! 


Gaubela berezi bat izan zen niretzat, nire lehenengo “kotioia”!!! Musika, dantzak, atzerkiak, janaria eta edaria ez ziren falta. 

Dudarik gabe ireteera ezin hobea izan zen denontzat!