2012/04/20

Aste santuko irteera


Aste Santu honetan Nafarrora joan gara irteera egitera, Muzki-ko herrira zehazki. Guztiontzat herri berria izan zen eta beraz, etxe berria baita ere. Etxea guztioi gustatu zaigu, izan ere, jolasteko gauza asko zituen, hala nola, ping-pong mahaia, saskibaloiko saskia, frontoia, futbol zelai txikia eta beste hainbat gauza.


Lau egun hauetan zehar adar bakoitzak zenbait aktibitate eta ekintza egin ditu:


Koxkorrek, aurreratu genuen bezala, beldurrezko gauari azkeneko detaile eta prestakuntzei ekin genien, mozorroak nola egin, beldurra nola eman, sustoak egiteko non ezkutatu, musika.... Azkenean, hiruhilabete honetan egindako esfortzu guztiak saria eduki zuten: gaubela primeran atera zen eta jendea beldurtu genuen!


Oinarinek zenbait ekintza egin zituzten: oinarin berri bati kanpaldia zer zen azaltzeko, aurreko urtean ateratako argazkiekin collage bat egin genuen. Ohikoena monitoreak afaria egitea da, baina, guk, oinarinek, afaria prestatu nahi izan genuen takote oso goxo batekin batera, eta aizue, oso goxoa atera zen dena, zopa, san jakoboak eta takotea.

Azkarrek hanketako masaje tailer bat prestatu genuen gure monitoreentzako eta bikain atera zen, tailerraren ondoren, oso erlaxatuak sentitu ginelako. Tailer honetaz aparte gazta tarta paregabea egin genuen, nahiz eta erraza ez zen izan, errezeta hori lortzeko janariarekin lotura zuten proba batzuk pasa behar izan genituelako.

Muzkiko etxera bi trebe bakarrik etorri ziren baina oso ondo pasa zuten elkarrekin, eta gainera, egun batean oinarinen monitore gisa ibili ziren.

Talde egunean erromeria iritsi zen Muzkiko herrira. Goizean Euskal Herriko merkatuan postu bat zabaltzeko agiri baten bila joan behar ginen, eta horretarako, gazta batek zenbat pisatzen duen asmatu behar genuen, baita bertso bat asmatu eta mimbrezko saski bat egin ere... Arratsalde osoan zehar herri kirolen inguruan apostuak egin ondoren, gure harridurarako, lortutako diruaren arabera, afarian janari gehiago edo gutxiago izan genuen. Jolastutako herri kirolen artean zaku karrerak, lokotsak, toka eta esku pilota zeuden.

Gauean, ohikoak denez, antzerkiak burutu genituen taldeka eta monitoreek berea egin zuten, gazta egiteko prozesu osoa erakutsiz: