URTE BERRI ON GUZTIOI!
Espero dugu oso ondo pasa izana eguberriak, guk ere oso ondo
pasa izan ditugu eta.
Aurreko 26tik 29ra Gabonetako irteeran Belabaratzen
(Orereta) egon ginen. Ohiko moduan,
Aratz osoa elkartu ginen hara joateko. Donostian trena hartu ondoren, Oreretatik
oinez abiatu ginen aldapan gora Belararatzera.
Behin han ginela, lasai-lasai bazkaldu genuen. Irteera osoan zehar aktibitate asko egin genituen: Sukaldaritza tailerra (txokolatea eta erroskilak), zirkoaren mundua ezagutu genuen, zine saioa, ibilalditxo bat San Markosera…
Etxe asko
zeudenez, taldeka banatu ginen etxez etxe joateko. Ohitura den bezala, ateak
irekitzeko gabonetako-kantak abestu genituen. Behin barruan ginela, etxeko
jabeak zeregin bat egiteko eskatzen zigun, horren truke puntu batzuk ematen
zizkigun subasta batean parte hartzeko.
Bazkaldu aurretik subastan, afarirako osagai goxuak lortu genituen, txaka, patea, urdaiazpikoa, atuna, artoa, gulak… hori bai ezustea gurea!!!! Mmmm ze ona zegoen dena!
Arratsaldean, Oreretako ikastolako zelaira joan ginen gabonetako pinuak apaintzera, baina ez pentsa zuhaitz arruntak zirenik, mugitu egiten ziren eta gu beraien atzetik korrika joan behar ginen. Bukatzeko etxera bueltatu ginen eta bertan, bi pinu ezkutatuta zeudela esan zigun Olentzerok. Bilatu eta azkeneko apaingarria itsatsi genien. Apaingarri gehien jarri zituen taldeak, opari handienak lortu zituen, baina lasai, denek genuen bat bakoitzarentzat. Irekitzeko orduan, papera puskatu eta, a ze nolako sorpresa, ez zegoen ezer!!! INUZENTEEEE INUZENTEEEE!!!
Gaubela berezi
bat izan zen niretzat, nire lehenengo “kotioia”!!! Musika, dantzak, atzerkiak,
janaria eta edaria ez ziren falta.
Dudarik gabe
ireteera ezin hobea izan zen denontzat!