


Haur eta gazte berriei ongietorria eman eta taldea aurkeztu ondoren, adar bakoitzak irteera hau pittin bat kokatzeko erabili zuen, haur ugari pasa baitziren beste adar batetara, adina zela eta.


Kaixo ama, kaixo aita, kaixo anaia edo arreba, kaixo laguna:
Itzuli naiz aurtengo kanpalditik! Leher eginda nago, eta ziur aski Abuztu osoan zehar azalduko dira kanpaldiko arrastoak dutxan, baina izugarri ondo pasa det Matallana de Toríon! Pentsatzen det zuri luzeak egingo zitzaizkizula 20 egun, baina neri motz-motza egin zait! Gero eta arropa garbi gutxiago nuelako bakarrik konturatzen nintzen kanpa aurrera zihoala...
Eguraldia, orokorrean oso ona. Ekaitzen batek harrapatu nau, baina ez da ezer serioa izan. Ez dezu ikusten ze moreno nagoen? Egun guztia eguzkitan, bainujantzia besterik ez det erabili! Hori bai, gauetan hotza, e! Ondokoari ondo pegatuta egin det lo, bestela ezin zen eta!
Kanpa kriston polita zen. Beti bezela, erreka bertan zegoen. Gainera aurten justo kanpan urjauzi txiki bat zegoen, eta handik saltoka ibili naiz, bainatzeko. Monitoreek ez zidaten buruz botatzen uzten (kriston sosoak dira), baino bueno. Fijatzen ez zirenean botatzen nintzen. Baino onena izan da, aurten kanpa ondoan herriko igerilekua zegoela! Egun batzutan hara joaten ginen, dutxatzeko batez ere. Komuna eta guzti, kriston lujoa! Ez dakizu zer den
letrinan kaka egin beharra... Batez ere 10. egunetik aurrera edo horrela, ze jendeak ez du oso ondo apuntatzen, eta papera ere ez du barrura botatzen askotan... ajjj!!
Lehenengo gaubela igerileku ondoko pabelloian izan zen. Bueno, gaubela edo horrelako zerbait. Herriko tipo bat etorri zen kanpara, eta monitoreei esan zien gauean han kontzertu bat egongo zela, gonbidatuta geundela. Eta afaldu ondoren denok joan ginen “kontzertua” ikustera. Publiko moduan ez zegoen ia inor (guztira 8 pertsona edo), eta musika jotzen zutenak (Banana Folk edo horrelako zerbait zuten izena) Leon osoko kolgatuenak ziren! Hiru tipo, danbolin moduko bat, eskusoinua eta gaita jotzen, kriston musika arraroa egiten. Gainera, bapatean hasi ziren esaten ea noizbait p
entsatu genuen platanoak ze gizajoak ziren, ezin zutelako elkarren artean liatu, puntak txokatzen zirelako (toma ya!). Gero, bi abestiren artean platano batzuk ere banatu zizkiguten (eskertu genizkien, ze afaldu genuenarekin...). Nahiko panorama surrealista, ikusten dezun moduan. Gauza pixkat alaitzeko kalejira batzuk inprobisatu genituen, ze erremedio... A, justo koxkor baten urtemuga zen, eta “zorionak zuri” jo ziguten Banana Folk-ekoek. Detaile polita, egia esan. Total, bukatzeko “Platanoen Eskubideen Pasodoblea” jo ziguten hippie folkloriko haiek, eta kanpara bueltatu ginen lo egitera. Surrealista zeharo.
Beste gaubelak normalak izan dira; batzutan gitarrekin abesti eta dantzak, gauren batean jolasen bat ere egin degu (tipikoak, tren txu-txu eta horrelakoak), eta gau baten telebista saio moduko bat egin genuen, abesti eta musika lehiaketa antzerako bat (kriston aurkezle-trabesti ederra eduki genuen). Txaskarrilloak, abestiak, antzerkiak... betiko moduan.
Eta gero, lotara joaterakoan ere, beti zegoen zerbait; pasta botatzera zetorrela norbait, zakuan zapo bat topatzen zenuela, dendako makilak kendu eta gainera botatzen zizutela... Beti alerta egon behar!
Egunak beti bezela, gozada bat. Lehenengo egunetan, nola San Ferminak ziren oraindik, entzierroa egiten genuen gosaldu aurretik; monitoreen denda aurrean “A San Fermin pedimos” abesten genuen, eta hauek esnatu berri eta oraindik zer gertatzen zen oraindik oso ondo ez zekitela zezenak balira bezela ateratzen ziren dendatik, gure atzetik. Baino oso zombi egoten ziren oraindik, eta ez gintuzten ia harrapatzen. San Ferminetako azken egunean “Pobre de mí” eta guzti abestu genuen.
Gero, 10ak aldera (normalean pixkat beranduxeago), gosaria. Gero fregatu, eta monitoreei okurritzen zitzaienean, goizeko ekintza. Bueno, koxkorrak lehenengo “egunondora” joaten ziren; zuhaitz batetik eguneko programaketa jaisten zuten. Hippie eguna, eskaut eguna eta horrelakoak egin dituzte. Hoberena, España eguna izan da: kanparen erdian Espa
iniako kriston bandera eduki genuen jarrita, sebillanak, kordobesak eta zezen plaza inprobisatu batean korrida eta guzti eduki genuen. Kanpa guztia globo hori-gorriz beteta egon zen!
Parkouta ere egin degu aurten, nola ez. Lokatzetan abdominalak, potinjea, fregaderoan sartu, lurretik arrastaka ibili, errekan sartu, korrika joan alde batetik bestera... en fin, kriston zerrikeria, baina guay dago.
A, “apustu eguna” egin degu aurten! Monitoreek objektu lista bat eman, eta taldeka herrian lortu behar genituen. Goardia Zibilaren kuarteleko bandera eta guzti eraman genien monitoreei! Flipatu egin zuten! Jajaja. Bisbalen posterrak, udaletxeko Leoneko bandera, txaleko reflektanteak, arrautza bat kaiola batean, bizikleta kamarak... denetik lortu genuen! Herriko jendea izugarri jatorra, pilo bat lagundu ziguten egun hartan.
Betiko egun bereziak ere egin ditugu; Sukaldaritza eguna (kriston menuak prestatu genizkien monitoreei, ez dira kejatuko!!), Adarren eguna, Basati eguna, Superbibentzia eta Raid-a (superbibentzian izugarri ondo tratatu gintuzten inguruko herrietan, kriston pila jan genuen eta lana egin beharrik gabe!)... Urteroko gauzak.
Bestela, egun normalak ere gozada bat. Pista-jolasen bat, tailerrak, masaje sesioak, body painting, bainuak errekan eta igerilekuan, bandera jolasak, beisbol eta futbol partidu erraldoiak (aratz guztia batera), gitarrarekin abestu, siestak (trebeek tenis sare batzuekin kriston hamakak egin zituzten!), arropa tintatu, ilea tintatu eta moztu... denetik, beti bezela!
Ruta kristona izan degu, oso zona polita zen. Picos de Europa ondoan geunden, eta kriston mendi ederrak zeuden inguruan. Desfiladero estuetatik pasa gera, haran zabaletatik ibili gera, mendi porturen bat ere igo degu... A, eta Valporquero-ko kobazuloak bixitatu genituen. Kriston kobazulo handiak dira,azalpenak ematen zituen tipoak esan zuen espainia mailan, bixitariei irekita dauden handienak direla. Ikusgarriak dira egian esan, denok flipatzen egon ginen bixitak irauten zuen denboran. Beste egun batean artzai bat ere ezagutu genuen, kriston ardi pila zituena, eta istorio polit batzuk kontatu zizkigun bidetik. Oso pertsonaia bitxia.
Lo egiteko betiko moduan; eliz atariak, frontoiren bat, etxeren bat ere utzi ziguten herriren batean, polikiroldegiren bat... oso ondo tratatu gaituzte herri guztietan.
Eta kanpa amaitzeko, beti bezela, azken egunean Talde Eguna! Aurten Aratzen 30. urteurrenaren ingurukoa izan da. Eta nola ez, Italia-Abisinia ere egin degu! Badakizu, denak txuriz jantzita guapo-guapo jolasean hasi, lokatzetan borrokan aritu eta amaieran denok goitik behera zerri eginda amaitu! Izugarria da!!
Gaubelan antzerki bereziak egin genituen, takotea jan eta adar paseak egin ziren. Beraz tokatzen zaienak datorren urtean beste adar batetan egongo dira.
Azkeneko egunean dena jaso genuen, autobusa hartu eta denok erdi lo, melankoliko eta triste, etxerako buelta egin genuen. Hurrengo kanpara joateko gogoarekin nago dagoeneko!!
30 urte,
30 urte,
30 urte ditu Aratzek.
Beste horrenbeste,
beste horrenbeste,
beste horrenbeste iraun baietz!!
Hirugarren hiruhileko hau borobila izaten ari da Koxkorrentzat. Larunbatero egindako ekintzetan tailerrak eta batez ere, jolasak barra barra izan ditugu ohi den moduan. Gainera, aparteko istorio baten protagonistak izan gara, ezustekotik ezustekora eraman gaituena. Istorio horrek orain dela asteburu pare bat izan du bere amaiera.
Apirilaren 5ean, larunbatero bezala, boulevardean bildu ginen gure ekintza egiteko. Egun horretako jolasak bukatu eta gero, gure lokalera opari berezi bat iritsi zela jakin genuen: koadro misteriotsu bat. Honekin batera, eskutitz labur bat zetorren orain dela urte asko Aratzeko Koxkorra izandako pertsona baten izenean. Kartak zioenaren arabera, pertsona horrek lehiaketa bat irabazi zuen duela urte dezente koadro horri esker. Horregatik, berarentzat esanahi berezia zuen koadro hori Aratzeko Koxkorrek izatea nahi omen zuen.
Koadroaren izkinean “Kiku” jartzen zuen. Baina, nor zen Kiku? Zergatik nahi zigun guri opari bat egin?
Hurrengo larunbatetan, udaletxeko bulegoetan aspaldiko lehiaketa horren irabazleei buruz galdetuaz , azken 30 urteotan Aratzetik pasa den jendearen izenak miatuaz eta pistatik pistara abiatuz, misterioa argitu genuen. Koadro misteriotsu hura “Kiku” bezala sinatzen zuen pertsonak Arritxu zuen izena.
Arritxuk, gure interesaren berri eduki zuenean, eskutitz bat bidali zigun eta bertan Orendainen Maiatzaren 17an azaltzeko agintzen zigun. Elkarrekin asteburu bateko irteera bat egiteko aitzaki ezinhobea zen hura! Halaxe egin geunen.
Maiatzaren 17an, trena hartu eta Orendainera joan ginen. Iritsi, bazkaldu eta frontoian jolas pila bat egin eta gero, han azaldu zitzaigun Arritxu. Aratz Taldeak sarritan egin ditu irteerak Orendainera, eta bertako etxean sartzean, burura oroitzapen polit ugari etorri zitzaizkion.
Denen artean oroigarri moduan gordeko dugun mural bat gure eskuen markekin betetzen genuen bitartean, Arritxuk painoleta horia (eta urdina, eta berdea…) eraman zueneko garai horiek nolakoak izan ziren kontatu zigun. Hala jakin genuen bidalitako koadro hura, bere oinarin garaiean egin zuela, Orendainera egindako irteera batean, hain zuzen ere.
Oso une atsegina izan zen guztiontzat. Mural horretan, Oinarinei, Azkar eta Trebeentzako hutsunea utzi genuen. Hauei euren eskuen markak utzi araziko genielaren promesa eginez agurtu genuen Arritxu beste bat arte.
Asteburua, motza egin zitzaigun: Frontoian barrenera, briletera, txapara, bonbara… jolasten aritu ginen; Orendaineko etxean dagoen futbolin zaharrean hamasei mila partida jolastu genituen; igandean, herri guztian zehar pista-jolas erraldoi bat egin genuen. Sabela ederki bete genuen baita ere, “postre goxoa” aspertu arte jan genuen (afarian, gosarian, trenean jada Donostirako bidean geundenean…) eta igandeko bazkarian, Aratzeko platerrik hoberena: haragi pastela.
Leher eginda iritsi ginen Donostiara. Datorren larunbatetan gehiago edukiko dugu, eta, bistan ditugu jada Irla eguna eta kanpaldia.