
Iragan den larunbatean, gure taldeko
Oinarinek plan berezia egin zuten beren monitoreekin. Ohikoa den moduan arratsaldeko 4:30tan Boulevardeko erlojuan geratu ordez, 4:00tan Antiguoko elizan elkartu ziren. Behin denak azaldu zirenean, Pio Baroja polikiroldegira joan ziren, eta bertan eskalatu egingo zutela azaldu zieten monitoreek. Gainera, arnesak eta sokak aseguratzen laguntzeko, beraiekin Batix (
azkarren monitorea) eta Iñigo (Idoia monitorearen anaia) joan ziren, eskalatzen aritzen baitira.
Polikiroldegian bertan eskalatzeko materiala utzi zieten behar zuten guztiei (katu-oinak, arnesak, mosketoiak...), eta oinarrizko azalpen batzuk entzun ondoren, igotzeko bide bertikalak aukeratu, eta han aritu ziren txandaka oinarinak eskalatzen. Monitoreek, inbidiaz ez geratzeko, zerbait eskalatu zuten, baita ere.

Azaldu ziren 8 oinarinek primerako arratsaldea pasa zuten polikiroldegiko rokodromoan, ia ia lehengo astean Patxi Usobiagak egindakoa errepikatuaz. Ziur aski oraindik nabarituko dituzte agujetak, baino errepikatzeko irrikaz geratu zirela ziur nago.